Uztailaren 2tik 4ra bitartean 2014-06-03

Transmisioa izango da "Ahoa Bete Hots" jardunaldien gaia

Ekainaren 4tik 25era bitartean zabalik egongo da izena emateko epea. Mikel Markez, Amaia Zubiria, Maika Etxekopar, Jon Sarasua, Joseba Tapia, Antton Luku, Xabier Amuriza, Antton Irusta eta Miren Artetxe ariko dira hizlari lanetan.
 "Ahoa Bete Hots" jardunaldien bosgarren edizioa aurkeztu dute gaur Amasa-Villabonako Subijana Etxean Nora Urbizu Arozenak (Amasa-Villabonako Kultura eta Euskara Zinegotzia), Beñat Gaztelumendi Arandiak (Mintzola Fundazioko Patronatu kidea eta ikerkuntza arduraduna) eta Joxe Mari Carrere Zabalak (Ipuin Kontalaria). Aurtengo edizioan antzerki, bertsolaritza, kantagintza eta ipuingintzaren transmisioa izango da landuko den gaia. Transmisioaren garrantziaz ariko dira eta esperientzia pertsonalak kontatzeaz gain jardunaldietarako espreski egokitutako sorkuntza saioekin gozatu ahal izango da. Uztailaren 2tik 4ra bitarte egingo dira jardunaldiak Subijana Etxean bertan. Honako hau izango da egitaraua:

  UZTAILAREN 2a, ASTEAZKENA
  8:30-9:00   Harrera/Karpeta banaketa
  9:00-9:15   Sarrera
  9:15-10:15  Euskal Kantagintzaren Transmisioa, Mikel Markez kantariaren hitzaldia
  10:15-11:15 Kantua entzun; entzuna kanta, Amaia Zubiria kantariaren hitzaldia
  11:15-11:45 Atsedenaldia
  11:45-12:45 Zuberoako kantu transmisioa, Maika Etxekopar kantari eta antzerkilariaren hitzaldia
  12:45-13:45 Kantuz kanta emanaldia Mikel Markezen eskutik. Euskal kantagintzan mugarri izan diren abestien kantaldia izango da

  UZTAILAREN 3a, OSTEGUNA
  9:00-10:00  Belarria soinu, Joseba Tapia kantari eta musikariaren hitzaldia
  10:00-11:00 Transmisioaren garrantzia, Jon Sarasuaren (Mondragon Unibertsitatea) hitzaldia
  11:00-11:30 Atsedenaldia
  11:30-12:30 Antzerkiaren transmisioa: "Euskal Kultura?" eta "Libertitzeaz" liburuetatik tiraka, Antton Luku idazle eta antzerki eragilearen hitzaldia
  12:30-13:30 Mahai-ingurua Joseba Tapia, Jon Sarasua eta Antton Lukurekin. Eñaut Gantxegi (Antzerkizale Elkartea) izango da aurkezle eta moderatzailea

  UZTAILAREN 4a, OSTIRALA
  9:00-10:00  Bertsolaritzaren transmisioa, Xabier Amuriza bertsolari eta idazlearen hitzaldia
  10:00-11:00 Ipuinen transmisioa, Antton Irusta ipuin kontalari eta irakaslearen hitzaldia
  11:00-11:30 Atsedenaldia
  11:30-12:30 Bertsolaritzaren transmisioaren eragina gazteen hizkuntza erabileran, Miren Artetxe EHUko ikertzaile eta bertsolariaren hitzaldia
  12:30-13:15 Bertso-saioa Xabier Amuriza eta Miren Amurizarekin
  13:15-13:30 Amaiera/ziurtagirien banaketa


 Izen-ematea ekainaren 4tik 25era


 Nora Urbizuk azaldu duenez, jardunaldiak transmisioan interesa duen orori zuzenduta antolatu dira: irakasleak, aisialdiko begiraleak eta gurasoak. Gainera, ahozko kultur sorkuntzen transmisioa eragiten duten guztiak ere gonbidatu ditu eta baita bertsolaritza, antzerki, ipuingintza eta kantagintza zaleak ere. Izena emateko epea ekainaren 4tik 25era zuzenduko da. Matrikula arrunta 70 eurokoa izango da. Antzerkizale, Kantuzale, Ipuin kontalari eta Bertsozale Elkarteetako kideek eta Aiztondo Mankomunitateko herrietako biztanleek 45 eurotan matrikulatu ahal izango dute. Horrez gain, ikasle, langabetu eta erretiratuek 40 eurotan egin ahal izango dute matrikula. Horretarako bi modu egongo dira: telefonoz egin daiteke hona deituta: (0034) 943 693870. Internetez ere egin daiteke helbide honetan: www.mintzola.com

 Bosgarren edizioa

 Jardunaldiek bosgarren edizioa beteko dute aurten. "Ahoa Bete Hots" jardunaldiak Mintzola egitasmoaren baitan dabiltzan ahozko kultur sorkuntzen elkarlanetik sortu ziren 2010ean. Orduko hartan ahozkotasuna izan zen hizpide. 2011n berriz idatzizkotik ahozkorako jauzia aztertu zen. 2012an ahozko kultur sorkuntzetan euskalkien eta batuaren artean sor daitekeen talka izan zen aztergai eta 2013an ahozkotasuna lantzeko jolasak izan ziren hizpide.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri