Irailaren 12ra bitarte 2014-06-12

Bertsolaritzari buruzko doktorego-tesia egiteko bigarren deialdia zabalik

Doktoregaiak urtebeteko kontratua jasoko du, ondo bidean hiru urtean luzatuko dena. Iazko kontratua Miren Artetxek jaso zuen, eta bertsolaritzaren transmisioak euskararen gune sinbolikoaren sendotzean duen eragina aztertzen ari da egun.
 Mintzola Fundazioak, Mikel Laboa Katedrak eta EHUko Euskara Errektoreordetzak bertsolaritzaren inguruko doktorego-tesia egiteko bigarren kontratu-deialdia martxan jarri dute. Gaur egin da prentsaurrekoa Villabonako Subijana Etxean. Bertan izan dira Beñat Gaztelumendi (Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza arduraduna), Juan Kruz Igerabide (Mikel Laboa katedrako zuzendaria) eta Xabier Etxaniz (EHUko Euskara Arloko Errektoreordea).

 Azaldu dutenez, urtebeteko doktorego aurreko kontratua da eskaintzen dena, ondo bidean hiru urtean luzatuko dena. Proiektuak irailaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dira.

 Ikerketak bertsolaritzaren ingurukoa izan beharko du, eta edozein talaiatik begiratzeko aukera izango du ikerlariak. Bertsozale Elkarteak bultzatuta, 2011 eta 2012 urteen artean bertsolaritzaren inguruko ehun bertsozale, aditu eta eragile baino gehiago elkarrizketatu ziren Ikerketa Ekintza Parte Hartzailea izeneko metodoa erabiliz. Bertatik atera ziren bertsolaritzaren ikerlerroak eta ikergai lehenetsiak. Deialdi honetako epaimahaiak kontutan izango ditu horiek erabakia hartzerako orduan. Nahi izanez gero Mintzola.com atarian kontsultagarri daude ikergai lehenetsiak.

 Iaz Miren Artetxek


 Aurtengoa deialdiaren bigarren edizioa izango da. Iazkoan Miren Artetxek jaso zuen kontratua, eta honako ikerketa hau egiten ari da egun: "Bertsolaritzaren transmisioa eta euskararen gune sinbolikoaren sendotzea. Ipar Euskal Herriko gazteen hizkuntz identitate eta portaerak".

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa