Ahoa Bete Hots 2014-06-26

Dena prest dago jardunaldiei hasiera emateko

Aurtengoan Transmisioa izango da ardatz, antzerki, bertsolaritza, kantagintza eta ipuingintzaren talaiatik begiratuta. 20 lagunetik gora daude dagoeneko izena emanda. Datorren asteazkenean hasiko dira.
 Datorren asteazkenean hasiko dira "Ahoa Bete Hots" jardunaldiak Villabonako Subijana Etxean. Atzo bukatu zen izena emateko epea, eta jada 20 lagunetik gora daude bertan izango direla baieztatuta. Aurtengoak "Esan berriz esan" izango du izenburu, eta transmisioaren inguruan ariko da, bertsolaritzaren, antzerkiaren, ipuingintzaren eta kantuaren talaiatik begiratuta. Honako hau izango da egitaraua:

  UZTAILAREN 2a, ASTEAZKENA
  8:30-9:00   Harrera/Karpeta banaketa
  9:00-9:15   Sarrera
  9:15-10:15  Euskal Kantagintzaren Transmisioa, Mikel Markez kantariaren hitzaldia
  10:15-11:15 Kantua entzun; entzuna kanta, Amaia Zubiria kantariaren hitzaldia
  11:15-11:45 Atsedenaldia
  11:45-12:45 Zuberoako kantu transmisioa, Maika Etxekopar kantari eta antzerkilariaren hitzaldia
  12:45-13:45 Kantuz kanta emanaldia Mikel Markezen eskutik. Euskal kantagintzan mugarri izan diren abestien kantaldia izango da

  UZTAILAREN 3a, OSTEGUNA
  9:00-10:00  Belarria soinu, Joseba Tapia kantari eta musikariaren hitzaldia
  10:00-11:00 Transmisioaren garrantzia, Jon Sarasuaren (Mondragon Unibertsitatea) hitzaldia
  11:00-11:30 Atsedenaldia
  11:30-12:30 Antzerkiaren transmisioa: "Euskal Kultura?" eta "Libertitzeaz" liburuetatik tiraka, Antton Luku idazle eta antzerki eragilearen hitzaldia
  12:30-13:30 Mahai-ingurua Joseba Tapia, Jon Sarasua eta Antton Lukurekin. Eñaut Gantxegi (Antzerkizale Elkartea) izango da aurkezle eta moderatzailea

  UZTAILAREN 4a, OSTIRALA
  9:00-10:00  Bertsolaritzaren transmisioa, Xabier Amuriza bertsolari eta idazlearen hitzaldia
  10:00-11:00 Ipuinen transmisioa, Antton Irusta ipuin kontalari eta irakaslearen hitzaldia
  11:00-11:30 Atsedenaldia
  11:30-12:30 Bertsolaritzaren transmisioaren eragina gazteen hizkuntza erabileran, Miren Artetxe EHUko ikertzaile eta bertsolariaren hitzaldia
  12:30-13:15 Bertso-saioa Xabier Amuriza eta Miren Amurizarekin
  13:15-13:30 Amaiera/ziurtagirien banaketa

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu