Bertsoa Unibertsitatean 2014-07-10

Batura ez baita beti fusio

Bertsolaritza eta beste sorbideen arteko zubiez aritu dira Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Andoni Egaña. Arratsaldean bertso-saio berezia egingo dute Unai Iturriagak eta Maielen Lujanbiok.
"Bertsoa Unibertsitatean" zikloaren laugarren eguna da gaurkoa, eta bigarren ikastaroa jarri da martxan: "Bertsolaritza eta beste sorbideak". Bertsolaritza eta beste diziplinen arteko zubiez aritu dira gaur Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Andoni Egaña.

 Maialen Lujanbiok azken urteotan bertsogintzak beste diziplina batzuekin egindako zubien errepasoa egin du: Bertso Jazza, musikatuak, antzerkiarekin egindako lanak, bertso-sorta idatzien emanaldi musikatuak... Bertsolaritzan dena egiteko zegoela azaldu du; orain dela urte batzuk zubirik ez zegoela beste diziplinekin eta, alde horretatik, eremu handia dagoela lanerako. Baina, hala ere, dena egiteko egoteak ez duela esan nahi edozer egin daitekeenik esan du. Alde horretatik, orain arteko baturak ez direla fusio bilakatu orokorrean esan du.

 Unai Iturriagak berriz bertsoaren eta komikigintzaren arteko harreman posiblearen inguruko azalpenak eman ditu. Hartara jarrita, bi diziplinen arteko antzekotasunak aurkeztu ditu eta esperimentu bat ere egin du biak lotzeko.

 Azkenik, Andoni Egaña bertsolaritzaren eta zutabegintzaren inguruan aritu da, gaur egun ohikoa baita bertsolariak zutabegintzan aritzea. Zutabegintzak plazari eta plazak zutabegintzari asko ematen diolakoan dago.

 Arratsaldean, 19:00etan, bertso-saio berezia egingo dute Miramar Jauregian bertan. Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio ariko dira bertsotan, Jon Martinen gaiei segika. Gai bezala beste diziplinetako lanak erabiliko dituzte. Ixak Arrutik lagunduko die gitarraz.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa