Bertsoa Unibertsitatean 2014-07-11

Bertsolaritza gizartean eta gizartea bertsolaritzan

"Bertsolaritza eta gaurko gizartea" ikastaroarekin itxi da aurtengo zikloa. Xabier Aierdi, Jon Sarasua eta Miren Artetxe aritu dira gaurkoan hizlari lanetan.
 "Bertsolaritza eta gaurko gizartea". Horixe izan da "Bertsoa Unibertsitatean" zikloa itxi duen ikastaroa. Xabier Aierdi, Jon Sarasua eta Miren Artetxe bertsolaritza gaurko gizartean kokatzen aritu dira, eta baita gaurko gizarteak bertsolaritzan daukan eragina azaltzen ere.

 Xabier Aierdik "gizarte hipermodernoan" kokatutako "jarduera hipermoderno" bezala definitu du bertsolaritza. Azaldu duenez, bertsolaritza etengabe aldatzen da, baina ez du entzuleekiko etenik sortu, eta hala den bitartean aurrera jarraitu ahal izango du. 1994 eta 2006eko Bertsozaletasunaren Ikerketa Soziologikoen emaitzetatik abiatuta, gaur egungo bertsozalearen profila osatu du.

 Jon Sarasua, berriz, bertsolaritza hizkuntza komunitatean, euskalgintzan eta herrigintzan txertatzen aritu da. Azaldu duenez, bertsolaritzaren mugimenduak mugimendu zabalago baten parte bezala ikusi izan du beti bere burua: euskalgintzaren parte. Etorkizunean, euskalgintza koiuntura "interesgarri" batean aurkituko dela esan du, dibergentzia politikoaren barruan "beregain" izaten asmatu beharko baitu, hau da, diskurtso politiko propio bat eraikitzen. Horretan, Bertsozale Elkartea erreferentzia izan daitekeelakoan dago. Horrez gain, gizarte ehuna aktibatzen jarraitu beharko da etorkizunean ere.

 Miren Artetxe, bukatzeko, Iparraldeko bertsolaritzaren sozializazioak hizkuntzaren erabileran daukan eragina aztertzen ari da gazteen bizipenetatik abiatuta. Ikerketa bukatzeko urte eta erdi falta zaion arren, ikusi duenaren arabera bertso-eskolak gogoeta-gune ere badira, eta gazteen identitatearen osaketan zeresana izan dezakete. Honek hizkuntza hautua euskarara bideratzen laguntzen du. 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu