irailaren 22an amaitzen da matrikula epea 2014-09-11

Erantzun zabala gai-jartzaile eskolak

Irailaren 22an amaituko da Bertsozale Elkarteak antolatu duen gai-jartzaile eskolan izena emateko epea. Erantzun zabala izan du proposamenak eta 25-30 lagun inguruko taldea osatzea aurreikusten dute antolatzaileek. Dagoeneko ia herrialde guztietako jendeak eman du izena. Plazako ohiko gai-jartzaileak eta norbere herriko zein inguruko saioak aurkezten dituztenak, horiek dira multzoaren gehiengoa osatzen dutenak. Izena emateko: sustapena@bertsozale.com.
Irailaren 22an amaituko da Bertsozale Elkarteak antolatu duen gai-jartzailetza ikastaroan izena emateko epea. Erantzun zabala izan du proposamenak eta 25-30 lagun inguruko taldea osatzea aurreikusten dute antolatzaileek. Dagoeneko ia herrialde guztietako jendeak eman du izena. Plazako ohiko gai-jartzaileak eta herriko saioak aurkezten dituztenak, horiek dira multzoaren gehiengoa osatzen dutenak. Izena emateko: sustapena@bertsozale.com.

Gai-jartzaile eskola urritik maiatza arteko egitasmoa eta  zortzi saio izango dira, hileroko maiztasunarekin. Josu Goikoetxea gai-jartzaile eskarmentuduna izango da zuzendaria eta Amaia Agirre, bertsolaria eta gai-jartzen ere esperientzia duena izango du laguntzaile; besteak beste, bertsolari eta gai-jartzaileen arteko harremanak indartzea delako Gai-jartzaile eskolaren helburuetako bat.

Horrekin batera, honako beste helburu nagusi hauek ditu egitasmoak: plazako gai-jartzaileen lana eta ofizioa prestigiatzea, plazaz plaza aritzeko gai-jartzaile taldea trebatzea eta plazen inguruko gogoeta bideratzea. Horretarako alderdi teorikoa eta praktikoa uztartuko dituzte saioetan

Saio tematikoak izango dira eta horietan gai-jartzailearen zeregina hainbat arlotatik landuko ditu eskolak: jaialdiaren egitura, gaien planteamendua, gorputz espresioa, hitzen erabilera ideologikoa, literaturaren eragina, saioaren formulazioa…

Bertsolariez gain, idazleek ere hartuko dute parte Gai-jartzaile Eskolan. Aitor Sarriegi, Iñigo Aranbarri, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Josu Goikoetxea, Harkaitz Cano, Eider Rodriguez eta Josu Goikoetxea izango dira saioak gidatuko dituztenak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza