Bertsoa udan 2014-07-23

Jaialdiak ostiralean Elizondon, Aian eta Aranon, eta hainbat libreko saio

Madalenen bukaera eta Santioen hasiera, uztailak 25 bueltan herriko jaiak eta bertsoak dira han eta hemen. Bihar bertan, Errenterian eta Mungian, Beira taldea eta libreko saioa. Ostiralean, jaialdiak Elizondon, Aian eta Aranon, eta libreko saioak Etxebarrin, Bergaran, Aramaion, Azpeitian, Elgetan, Kortezubin...
Madalenen bukaera eta Santioen hasiera, uztailak 25 bueltan herriko jaiak eta bertsoak dira han eta hemen. Bihar bertan, Errenterian eta Mungian, Beira taldea eta libreko saioa. Ostiralean, jaialdiak Elizondon eta Aranon, eta libreko saioak Etxebarrin, Bergaran, Aramaion, Azpeitian, Elgetan, Kortezubin...

Bihar Errenterian, 20:30etan arituko da Beira taldea Jon Martin bertsolariarekin, AEK-ko txosnan.  Mungian, Laukarizen, Arkaitz Estiballes eta Onintza Enbeita arituko dira, 19:30etan.

Ostiralean, Aranon urteroko jaialdia, 19:30etan:  Julio Soto, Aitor Mendiluze, Unai Agirre eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzailea: Aritz Zerain. Elizondon, 19:00etan, Aitor Sarriegi, Sustrai Colina, Arkaitz Estiballes eta Uxue Alberdi arituko dira. Gai-jartzaile: Fernando Anbustegi. Hau ere urtero jaialdia da. Aiako Santio auzoan ere bada jaialdia. Anjel Mari Peñagarikano, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Amets Arzallus arituko dira, Egaña gai-jartzen dutela, 22:30etan.

Libreko saioak ere asko dira ostiralean: Etxebarrin, Egaña eta Elortza, bertso poteoan, 20:00etan. Errenterian, Jone Uria eta Amaia Agirre, 13:00etan, Foru plazan. Bergaran, Basalgo auzoan, Xabier Amuriza eta Amets Arzallus, egun osoz. Elgetan, Goimendi auzoan, Jexux Mari Irazu eta Anjel Mari Peñagarikano, egun osoz.  Azpeitian, Beñat Lizaso eta Iker Zubeldia, egurdian. Kortezubin, Beñat Ugartetxea eta Onintza Enbeita, 20:30etan. Aramaion, Xabi Igoa eta Paua Amilburu, Gureian, bertso bazkaritan. Eta Gorlizen, Juan Mari Narbaiza eta German Meabebazterretxea, 19:00etan.
 


Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu