Herriko jaietan 2014-07-30

Garain jaialdia gaur eta Altzon bihar

Algortako Saninazio jaietan bertsoak presentzia berezia izan du aspaldiko urteotan, eta aurten ere hiru jaialdi eta maratoia izango dira, bihar hasita. Saioak eguerdiko ordubatean dira.
Bertsoak Durangaldeko Garai herrian izango du gaur zita nagusietako bat. Lau bertsolari arituko dira gauean kantuan: Alaia Martin, Igor Elortza, Amets Arzallus eta Jon Maia, herriko jaien baitan.  Horretaz gain, Altzon bertso poteoa izango da gaur, Agin Laburu eta Iker Zubeldiarekin, 19:00etan hasita.

Altzoko jaialdia bihar, 22:30etan
Altzoko jaialdia sona handikoa da udako bertsogintzaren mapan. Uda girokoa, baina, era berean, pisu handiko jaialdia da, 500-600 lagun biltzen dituena, jaigunetik aparteko frontoian. Ez da pasaerako bertso gune bat, jendea propio bertsoak entzutera doan plaza baizik. Manuel Olano izaten da taldean jarritako gaien aurkezle, joan deneko 25 urteotan. Aurten ere sei bertsolari arituko dira kantari: Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi. Bertsoa.com ere han izango da Altzoko onenak sarean zabaltzeko.

Bestalde, ostegunean Hernaniko Santa Barbara auzoan ere izango da bertsorik goiz eta arratsalde. 

Larunbatean, Abadiñoko Gerediaga auzoan urteroko zita, 22:30etan: Amets Arzallus, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Andoni Egaña. Gai-jartzaile: Maite Berriozabal.  Usuribilen San Esteban auzoan ere jaialdia izango da: Iñigo Manzisidor Martxi, Amaia Agirre eta Jexux Mari Irazurekin, 23:00etan.

Igandean berriz, Larraulen izango da jaialdia: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Nerea Elustondo. Gai jartzen, Estitxu Eizagirre, herriko bertso taldearen eskutik.
Igandeak libreko saioak ere baditu: Beran, Arzallus eta Lujanbio arituko dira Beran, 12:00etan. Gauean, Berangon, Amuriza eta Peru Vidal plaza librean, eta Elorrion Mantxi eta Lujanbio.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu