Urteroko jaialdia 2014-08-11

Bertso egarriz Altzon

Aurtengoarekin, hogeita hamabigarren urtez jarraian egin dute bertso jaialdia Altzon. Tradizio berezikoa eta herriko jendeaz gain inguruko bertsozaleak ere biltzen dituena. Aurten, Arzallus, Peñagarikano, Gaztelumendi, Martin, Mendiluze eta Lujanbio aritu dira kantuan, Olano aurkezle zela. Saio ona joan zen, eta lehertu ere egin zen.
Aurtengoarekin, hogeita hamabigarren urtez jarraian egin dute bertso jaialdia Altzon. Tradizio berezikoa eta herriko jendeaz gain inguruko bertsozaleak ere biltzen dituena. Aurten, Arzallus, Peñagarikano, Gaztelumendi, Martin, Mendiluze eta Lujanbio aritu dira kantuan, Olano aurkezle zela. Saio ona joan zen, eta lehertu ere egin zen. Mardul hasi zen saioa Arzallus eta Martinen lanarekin guraso eta alabaren arteko gorabeheraz alkohola dela eta. Ildo berean jarraitu zuen Peñagarikano eta Mendiluzerekin, jubilatu berria eta despertadorearen arteko elkarrizketa politarekin. Umore finean aritu ziren ondoren Lujanbio eta Gaztelumendi, mendira joan eta bat bestearen lozakuan sartuta. Saioak izan zuen pisu unerik ere, baina, publikoaren erreakzioari begira, Peñagarikanoren ausardiak lehertu zuen. Anjel Mari bera zen bakarra iazko txapelketan kantatu gabea eta nola ikusi zituen bota behar zuen. Exageraziora jo zuen anoetarrak eta publikoaren barruak ikuitu zituen. Atzekoak zorrotz bezain fin eranzun zioten.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu