Agenda 2014-08-06

Gasteizen eta Abadiñon saioak izango dira gaur

Gasteizen goizean "Hiru, bi, zast!" haurrentzako emanaldia izango da, ondoren Aihotz Plazako jaialdia, bertso-bazkaria txosnagunean eta bertso-afaria gauean. Abadiñon, berriz, bertso-kantu afaria egingo dute.
 Bost bertso-saio daude gaurko iragarrita. Gasteizen, lau hitzordu izango dira gaurkoan.

 Eguerdiko 12:00etan, Peñaflorida Parkean, "Hiru, bi, zast!" haurrentzako emanaldia izango da. Ondoren, egunero bezala, Aihotz Plazan saioa egingo da eguerdiko 13:30ean. Jon Maia, Irati Anda, Jagoba Apaolaza eta Eneritz Zabaleta ariko dira kantuan Marta Ugarte gai-jartzaile dutela.

 Eguerdiko 14:00etan bertso-bazkaria izango da Txosnaguneko Gazteen Karpan Egoitz Iradier, Maddalen Arrausi eta Jon Sanchez bertsolariekin.

 Azkenik, iluntzeko 21:00etan, "Bertxoko All Stars" saio berezia izango da Arabako Bertsozale Elkartearen txosnan. Irati Anda, Manex Agirre, Jagoba Apaolaza, Ander Solozabal eta Iker Pastor jardungo dira bertsotan.

 Gaseiztik kanpo ere izango da hitzordurik gaurkoan. Abadiñon bertso-afaria iragarri dute Gerediagako Baselizan iluntzeko 21:00etarako. Maialen Lujanbio eta Amaia Agirre ariko dira kantuan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza