Agenda 2014-08-07

Gaur Gasteizen, Aian eta Getxon izango da bertsoez non gozatua

Aian urteroko jaialdia egingo da; Gasteizen, egunero bezala, Aihotz plazan jaialdia izango da eta gauean saio musikatua egingo dute eta Getxon jaialdia egingo da Erromon.
 Eguraldi ederra lagun, gaur ere izango da bertsoez non gozatua.

 Aian, urtero bezala, jaialdia egingo da probalekuan gaueko 22:00etan. Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Iker Zubeldia, Beñat Gaztelumendi eta Andoni Egaña jardungo dira kantuan Amaia Agirre gai-jartzaile dutela.

 Gasteizen, berriz, festa-giroan murgilduta jarraitzen dute. Eguerdiko 13:30ean, egunero bezala, Aihotz Plazan izango da jaialdia. Gaurkoan, Maialen Kortabarria gai-jartzaile dela, Etxahun Lekue, Oihane Perea, Unai Iturriaga eta Ander Solozabal dira kantatzekoak.

 Ondoren, iluntzeko 21:00etan, bertso-saio musikatua egingo dute Arabako Bertsozale Elkartearen txosnan. Irati Anda, Ander Solozabal eta Julen Zulaika jardungo dira kantuan, Bittor Abasolok gidatuta.

 Azkenik, Getxoko Erromo auzoko txosna gunean iluntzeko 20:30ean izango da bertso-saioa Arkaitz Estiballes, Jon Maia, Peio Arondo eta Eneritz Zabaletarekin. Nahikari Ayo izango dute gai-jartzaile.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza