Aihotz Plazako jaialdia 2014-08-12

Bisita turistikoa Gasteizen

Gasteizko jaietan, egunero egunero bertso-saioak egin dira Aihotz plazan. Bertsozalego fidela bertaratu da, eguraldia lagun. Bertsoa.com-en azkeneko saioko aukeraketa dago ikusgai.
 Bukatu dira Gasteizko jaiak. Egunero egunero, bertsoak protagonismo handia hartu du. Alde batetik, urtero bezala, Aihotz plazan bertso-jaialdiak egin dira egunero, eguerdiz. Bestetik, Arabako Bertsozale Elkarteak txosna jarri du txosnagunean, eta bertso-saio bat baino gehiago antolatu da bertan.

 Bertsoa.com Aihotz plazako azkeneko jaialdian izan zen, larunbatean. Xabi Igoa, Maialen Lujanbio, Ruben Sanchez eta Eneko Fernandez aritu ziren bertsotan. Idoia Beitiak saio berezia prestatu zuen, gai bakoitza Gasteizko txoko batean kokatu baitzuen, saioa bisita turistiko bilakatuz. Asmatu zuen planteamenduarekin, bertsozaleek gustura jarraitu baitzituzten bertsolarien ibilerak.

 Hasteko, lau bertsolariei Gasteizi buruz zer zekiten galdetu zien. Hortik aurrera, poliki-poliki, bertsoen bidez ibilaldi gidatua egin zuten ordubeteko saioan, eguraldia lagun. Aukeraketa ikusgai dago hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza