www.gutagutarrak.eu 2007-09-25

Gu Ta Gutarrak taldeak diskoa kaleratuko du urrian

Otsailaz geroztik 20 herri baino gehiagotan euren bertsokantak plazaratu eta gero, CD batean bilduko dituzte Gu Ta Gutarrak taldekoek. Igor Elortza eta Unai Iturriagak euskal herriei, hitzari, gauari, maitasunari, politikari, ametsei, amorruari zein bizipozari jarritako bertsoak dira lan honen oinarri, Josu Zabalak herri-musikatik abiatuz rockaren eragin nabariekin sorturiko doinuz jantzirik. Gutako bakoitzaren baitan bizi diren hamaika gutarrei buruzko bertsokantak.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza