Agenda 2014-08-13

Amurrion, Leitzan eta Donostian saioak izango dira gaur

Donostian Agin Laburu, Amets Arzallus, Manex Mujika eta Amaia Agirre ariko dira; Leitzan Aitor Mendiluze, Jone Uria, Unai Agirre eta Eneko Lazkoz eta Amurrion Etxahun Lekue, Izar Mendiguren, Xabi Igoa eta Onintza Enbeita.
 Hiru bertso-jaialdi daude gaurko iragarrita.

 Donostian, eguerdiko 12:00etan, Easo Plazan izango da hitzordua Aste Nagusiko bigarren saiorako. Agin Laburu, Amets Arzallus, Manex Mujika eta Amaia Agirre jardungo dira bertsotan Naroa Sasietaren esanetara.

 Leitzan ere jaietako saioa egingo dute, arratsaldeko 18:30ean plazan. Aitor Mendiluze, Jone Uria, Unai Agirre eta Eneko Lazkoz jardungo dira bertsotan, Leitzako bertso-eskolak prestatutako gaiekin.

 Azkenik, Amurrion ere jaietako saioa izango da txosnagunean, iluntzeko 20:00etan. Etxahun Lekue, Izar Mendiguren, Xabi Igoa eta Onintza Enbeita dira bertan kantatzekoak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza