Agenda 2014-08-21

Bilbon eta Bidania-Goiatzen saioak izango dira gaur

Bilbon 13:00etan Julio Soto, Etxahun Lekue, Uxue Alberdi eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira eta eguerdian bertso-poteoa egingo dute Jone Uriak eta Nerea Elustondok. Bidania-Goiatzen bertso-afaritan ariko dira Julio Soto eta Anjel Mari Peñagarikano.
 Gaurko hiru bertso-saio daude iragarrita.

 Bilboko jaietan, egunero bezala, izango da non gozatua. Alde batetik, jada tradizioa hartu duen plazan izango da saioa, eguerdiko 13:00etan: Santiago Plazan alegia. Julio Soto, Etxahun Lekue, Uxue Alberdi eta Anjel Mari Peñagarikanok kantatuko dute.

 Bestalde, Algara Konpartsaren 20. urteurrena dela eta, bertso eta triki eguna izango da gaur. 12:00etan eta 16:00etan bertsotan ariko dira Algara Konpartsan bertan Jone Uria eta Nerea Elustondo.

 Bidania-Goiatzen ere jaietan dira egunotan. Gaur bertso-afaria egingo dute Bidaniako frontoian iluntzeko 21:30ean. Julio Soto eta Anjel Mari Peñagarikano dira bertan kantatzekoak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza