Lizardi Sariketa 2014-09-08

Ane Labaka txapeldun

Ane Labakak jantzi du aurtengo Lizardi Sariketako txapela. Arnaitz Lasarte sailkatu da bigarren eta berak eraman du bertso onenaren saria ere.
Ostiralean jokatu zen 38. Lizardi Saria Zarautzen. Amaia Iturriotz, Imanol Irazustabarrena, Jon Gurrutxaga, Ane Labaka, Arnaitz Lasarte eta Aratz Igartzabal bertsolari gazteek abestu zuten finalean.

Modelo aretoa leporaino beteta giro ederra izan zen saioan. Azkenean, Ane Labakak jantzi zuen txapela eta Arnaitz Lasartek eraman zituen bigarren saria eta bertso onenarena.

Basarri Bertso-paper lehiaketaren sari-banaketa ere ostiralean egin zuten. Alaitz Sarasolak irabazi du lehen saria "Belarritakoak" sortarekin. Sari-banaketan entzun ahal izan genuen bertso-sorta eta bihar entzungai izango duzue Bertsoa.com-en Lizari Sariketako bertsoaldi onenekin batera.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza