Herriko jaietako jaialdian 2014-09-12

Saio 'beroa' Bermeon

Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza eta Arkaitz Estibales izan ziren asteazkenean Bermeon, jaietako jaialdian, Bernardo Mandalunizek gidatuta. 300 bertsozale bildu ziren frontoian, gau-giro epelean. Festa tonoan joan zen saioa, orohar, eta 40 urtez saioa antolatzen aritu den taldearentzat ere izan ziren bertsoak. Datorren astean sarean izango da hautaketa.
Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza eta Arkaitz Estibales izan ziren eguaztenean Bermeon, jaietako jaialdian, Bernardo Mandalunizek gidatuta. Festa giroan joan zen saioa, orohar, eta 40 urtez saioa antolatzen aritu den taldearentzat ere izan ziren bertsoak. Datorren astean sarean izango da hautaketa.

Agurren ostean, arraun kontuekin ekin zioten bertsolariek. Arraunaren 'Olinpiadan' Urdaibai talde bermeotarra da aurten Kontxako bandera irabazteko faborito nagusia, eta Elortzari egokitu zitzaion Urdaibaiko patroi lanetan aritzea, Egaña Oriokoarekin. Hala behar eta Urdaibaiko patroia, Gorka Aranbarri, zarauztarra da: "premonizioa kasi/zarauztar batek ez du sekula Kontxarikan irabazi" abisatu zien Egañak urdaibaizaleei..., iaz ere bandera uretan onena izan zenak ez zuela eraman gogoratzearekin batean. Ondoren, Diada bezpera izaki, Katalunia izan zuten gaia Estiballes eta Arzallusek "positibotik" Mandalunizek halaxe eskatuta, eta saio polita egin zuten biek. Elortzari bakarka, gure artetik joan berri den Nestor Basterretxea artista bermeotarrari kantatzeko eskatu zion. Hiru hamarreko handi eder bota zizkion. Hortik aurrera umore tonu gehiagoko gaiak eta ariketak planteatu zituen Mandalunizek. Elortzak eta Estiballesek bikote gisan egindako saioak piztu zuen sua, sexu kontuan Estiballesek 'bakarlanak' ia nahiago zituela planteatuta. Jolasti aritu ziren bertsolariak eta puntukako saiorako ere eman zuen gaiak. Publikoak ere bero eskertu zituen bertsoak eta lauen arteko puntutako saioarekin goian amaitu zen saioa.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu