ostegun honetan, Donostian 2014-09-16

Andoni Egañak eta Xabier Lizasok 'Garai hura gara' lan berria plazaratuko dute

Andoni Egañak eta Xabier Lizaso pianojoleak lan berria aurkeztuko dute ostegun honetan Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. 'Garai hura gara' da lanaren izenburua eta Lankuren eskutik dator.
'Bi arrebai' izan zen lehena, Xenpelar eta Chopin-en arteko antzekotasunak oinarri harturik, musikaz eta bertsoz ondutako emanaldia. Hainbat plazatan zabaldu ondoren, Andoni Egañak eta Xabier Lizaso pianojoleak 'Garai hura gara' lan berria ondu dute eta aste honetan zabalduko dituzte proiektu berriaren xehetasunak. Aurkezpena Donostiako Koldo Mitxelena kultur gunean izango da, 11:00etan, Lankuren eskutik. Bertsoa sareko plaza han izango da proiektu berriaren argibideak eta protagonisten hitzak jasotzeko.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza