Agenda 2014-09-19

Bertsoak gaur Muxikan eta Donostian; jaialdiak bihar Atarrabian eta Aizarnazabalen

Muxikan Onintza Enbeita eta Arkaitz Estiballes arituko dira, bertso-afaritan. Donostian, Aieteko jaietan, bertso-saio musikatua: Jokin Labayen, Alaia Martin, Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal. 21:30etan, Barroto tabernan.
Muxikan Onintza Enbeita eta Arkaitz Estiballes arituko dira, bertso-afaritan. Donostian, Aieteko jaietan, bertso-saio musikatua: Jokin Labayen, Alaia Martin, Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal. 21:30etan, Barroto tabernan.

Larunbatean jaialdiak Atarrabian, Aizarnazabalen eta Joaldunen Eguna Iturenen
Larunbatak bertso agenda betea dakar. Atarrabian, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Jon Maia eta Julio Soto arituko dira Alaitz Rekondo gai-jartzen dela, Gune Eszenikoan, 19.00etan. Aizarnazabalen urteroko jaialdia: Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia eta Amets Arzallus. Josu Goikoetxea gai-jartzen, 22ยท30etan elizan. Eibarren, bertso-saio musikatua: Beñat Gaztelumendi, Jokin Labayen, Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal. Haritz Casabal gai-jartzen. 22:30etan, Txaltxa zelaiko auditorioan. Iturenen Joaldunen Eguna ospatzen da eta Miren Amuriza eta Jexux Mari Irazu arituko dira egun osoz. Oiartzunen, Andoni Egaña, Ander Lizarralde eta Maialen Lujanbio arituko dira Elizalde ikastetxean, bertso-bazkaritan. Ziraukin, Julio Soto eta Jon Maia bertso-bazkaritan. Igantzin, Josu Sanjurjo eta Julen Zelaieta. Langarikan, Asier Otamendi eta Julen Zelaieta. Madrillen ere izango da bertsorik bihar: Eneko Fernandez, Iratxe Ibarra eta Ohiane Perea arituko dira Euskal Etxean, bazkalostean.

Igandean, Donostian, Getarian eta Mungian izango dira ekitaldiak. Informazio gehiago Xenpelar Dokumentazio Zentroan.

. a

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza