Egaña, Lujanbio, Arzallus eta Mendiluze 2014-09-22

Jaialdi tentea Lezon

Jaietako baserritarren egunez egiten da Lezon jaialdia, astelehenez beti. 300 lagunetik gora zutik plazan zirkulu handi bat osatuaz eta bertsolariak lanerako grinez. Egaña, Arzallus, Lujanbio eta Mendiluze aritu ziren (azken hau Lizasoren ordez), Amaia Agirreren esanetara. Saio ederra atera zen, eta Lezoko plazak erakutsi zuen detaile batzuk zainduta asko irabaz lezakeela.
Jaietako baserritarren egunez egiten da Lezon jaialdia, astelehenez beti. 300 lagunetik gora zutik plazan zirkulu handi bat osatuaz eta bertsolariak lanerako grinez. Egaña, Arzallus, Lujanbio eta Mendiluze aritu ziren (azken hau Lizasoren ordez), Amaia Agirreren esanetara. Saio ederra atera zen, eta Lezoko plazak erakutsi zuen detaile batzuk zainduta asko irabaz lezakeela. Halaxe adierazi zuten bertsolariek oholtzatik, antolatzaileei aulkiak eskatuaz.

Bazkalondoko saioa eta iluntzekoa ageri izan ohi ziren aurten arte jaien egitarauan. Aurrekontu kontuak-edo medio, egitarauan iluntzerako zitatu zituzten bertsolariak, baina, bai bertsozaleek eta bai bertsolariek urteetako ohiturari eutsi egin nahita, eguerdirako agertu zen laukotea Lezon. Egaña eta Mendiluze elkarte batean, Arzallus eta Lujanbio bestean.

Turistak, guraso berriak, idiak, hezkuntza gogoetak, presoen senideen istripuak...
Lezo, jai giroa eta gizarte gaiak tartekatu zituen Amaia Agirre gai-jartze lanetan, eta gogotsu erantzun zieten bertsolariek. Nabarmentzekoa da Aitor Mendiluzek eta Maialen Lujanbiok guraso berrien paperean egindako saioa, lanaldi murrizketaren inguruan.
Egañak eta Mendiluzek zazpi puntuko doinuetan egin zituzten bakarkako lanak, bertsoaldi borobilak moldatuz. Orotara zortzi bertsoaldi dakartza Bertsoak sareko plazara, zortzirak ederrak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza