Asteburu honetan izan da 2014-09-22

Belaunaldi aniztasuna Bertsolaritzako III. Emakumeen topaketan

Belaunaldi aniztasuna Bertsolaritzako III. Emakumeen topaketan
Bertso munduko 39 emakume elkarte dira asteburuan Artaunsoroko aterpetxean (Errezil, Gipuzkoa). Bertsolaritzaz emakume ikuspuntutik gogoeta egin eta esperientziak partekatzeko bildu dira, bidea egiten jarraitzeko. Kopurua ez ezik, azpimarratzekoa belaunaldi aniztasuna ere, 16 urtetik 65 urte bitartekoak elkartu baitira. "Umorea, pelukak, sua, talde dinamikak, kitarra, esketxak, antzerki-gogoetak, bertso bazkaria... festa eta poza batu ziren bertan. Eta zerbait garrantzitsua gertatzen ari den sentipena." adierazi duten han bildu zirenek.
Bertso munduko 39 emakume elkarte dira asteburuan Artaunsoroko aterpetxean (Errezil, Gipuzkoa -Baserri bertsolaria jaio zen etxe inguruan, hain zuzen ere). Bertsolaritzaz emakume ikuspuntutik gogoeta egin eta esperientziak partekatzeko bildu dira, bidea egiten jarraitzeko. Kopurua ez ezik, azpimarratzekoa belaunaldi aniztasuna ere, 16 urtetik 65 urte bitartekoak elkartu baitira. "Umorea, pelukak, sua, talde dinamikak, kitarra, esketxak, antzerki-gogoetak, bertso bazkaria... festa eta poza batu ziren bertan. Eta zerbait garrantzitsua gertatzen ari den sentipena." adierazi duten han bildu zirenek.

Zenbait ekimen zehatz eta aitzindari abian jartzeko aukeraz ere egin zuten gogoeta.

Bertsolaritzako Emakumeek hirugarren urtez jarraian egin dituzte topaketak, lehenago Azkizun (Getaria, Gipuzkoa) egindako bilera haiei jarraipena emanez.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza