Joaldunen Eguna Iturenen 2014-09-24

Joarien astinduen artean

Joarien astinduen artean
Joaldunen Eguna ospatu zuten larunbatean Iturenen eta herritarrekin batera pasa zuten eguna Miren Amuriza eta Jexux Mari Irazu bertsolariek.Goizean baserriz baserri eta arratsaldean mahaiaren bueltan. Bihar izango dituzue entzungai hango bertsoaldiak.
Joaldunen Eguna ospatu zuten larunbatean Iturenen eta azken urteetan bezala, aurten ere joaldunek adina protagonismo hartu zuten bertsolariek.

Goizean egin zuten zita "ittundarrek" Miren Amuriza eta Jexux Mari Irazurekin. Baserriz baserri ibili ziren joareak astintzen, bertsoak kantatzen eta gosari mokaduak egiten geldialdi bakoitzean. Kanpotik etorritako bertsolariak bi ziren, baina bertako Egoitz Gorosterrazu gaztea eta Joxe Mari Pagoaga beteranoa izan zituzten lagun txoko gehiagotara iritsi ahal izateko.

Goizeko buelta amaituta, aizkolariak plazan eta segidan horretarako jarritako karpan bazkaria. Bazkalondoren hasi ziren Irazu eta Amuriza kantuan. Arretaz eta gogotsu zegoen jendea eta hamaika kontu kantatu zituzten: Mirenek bere lehen saioa bertan egin zuela,  Irazuren aita joaldun izan zela egun batez eta nola ez,  bertako istorio eta kontuak.

Atseden garaian euri zaparrada latza bota zuen, baina bilduago beharbada, karpa barruan jarraitu zuen festak eta bertsoak. Omenaldiak ere egin ziren eta bukaera aldera musikaren laguntzarekin “Iturengo arotza” doinuan aritu ziren bertsolariak dagoeneko entregatuta zegoen entzuleriaren artean.

Primerako giroa, esker onekoa. Eta bertsolariek asmatu zuten horri erantzuten eta hori eragiten.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza