431 ekitaldi izan dira 2014-09-25

Udak sendo eutsi dio bertso plazari

Bertsogintzako uda sasoia amaituta edo amaitzear, garai egokia da zer eman duen begiratzeko. Datuek eta bertsolarien sentipenek erakusten dute udak sendo eutsi diola plazari, bai saio kopuruz bai bertso-mailaz eta baita publiko aldetik ere. Zenbait datu aipatze aldera, hiru hilabeteetan, 431 bertso-saio erregistratu dira Xenpelar Dokumentazio zentroan. Ia, bost saio eguneko. Horietatik 262 plaza libreko eta lagunartekoak izan dira, 99 jaialdiak, 50 ekitaldi bereziak, 10 sariketak eta 9 ekitaldiren baten pekoak. Azken lau urteekin alderatuta, antzerako datuak dira, bai ekitaldi kopuruari dagokionez, baita saio motari dagokionez ere.
Bertsogintzako uda sasoia amaituta edo amaitzear, garai egokia da zer eman duen begiratzeko. Datuek eta bertsolarien sentipen orokorrak erakusten dute udak sendo eutsi diola plazari, bai saio kopuruz bai bertso-mailaz eta baita publiko aldetik ere. Zenbait datu aipatze aldera, hiru hilabeteetan, 431 bertso-saio erregistratu dira Xenpelar Dokumentazio zentroan. Ia, bost saio eguneko. Horietatik 262 plaza libreko eta lagunartekoak izan dira, 99 jaialdiak, 50 ekitaldi bereziak, 10 sariketak eta 9 ekitaldiren baten pekoak. Azken lau urteekin alderatuta, antzerako datuak dira, bai ekitaldi kopuruari dagokionez, baita saio motari dagokionez ere.

Hiriburuetan zein herrietan
Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean jaialdiak matendu egin dira, eta Baionan bertso batekin hasi zituzten jaiak. Getxon ere mantendu egin dira Casino plazako saioak eta maratoia. Herrietan ere, orohar mantendu egin dira bertso ekitaldiak. Izan dira jaialdiaren ordez bertso-afaria egin duten herriak ere. Publiko aldetik ere ere, uda jendetsua izan da aurtengoa, horixe da plazaz plaza ibili diren bertsolariek euren begiz ikusi dutena, eta baita Bertsoa-ko kamerak jaso duena ere.

Espainiako erregearen abdikazioa, Gaza, Katalunia, Eskozia…
Udako gai izarra zein izan den galdetuta, ez da bat nabarmentzen. Espainiako erregearen abdikazioa, Israelek Gazan egindako erasoak, Katulunia eta Eskozia, eguraldia… izan dira gehien erabili dituztenetako batzuk, baina jai girokoak eta lekuko erreferentziek pisu handia izan dutela nabarmendu dute bertsolariek.

Bertsolarien testigantzak
Bertso uda nola joan den eta zer izan duen berezi ezagutzeko plazaz plaza ibili diren bertsolariengana jo dugu. Unai Agirre, Alaia Martin, Andoni Egaña, Amets Arzallu eta  Amaia Agirrerengana jo dugu lehen eskuko informazio bila.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri