DONOSTIA 2014-09-25

Bertsojiran Aieten

Pasa den igandean kantua izan zen protagonista Donostiako Aiete auzoko kaleetan zehar. Txistulari-bandak lagunduta, plazaz plaza ibili ziren 50 lagun inguru kantuan; eta eurekin batera Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi.
Kantujira kantua, bertsoa eta dantza uztartuz; horixe pasa den igandean Donostiako Aiete auzoan egin zuten ekimena. Duela bizpahiru urte antolatu zuten lehenengo aldiz Munto baserriaren alde; nahiz eta dagoeneko baserria zegoen lekuan etxe berriak eginak egon, ekimenarekin aurrera jarraitzea erabaki dute antolatzaileek Aieteko auzobizitza pizteko asmoarekin.

Goizeko 11:00etan hasi zuten kantujira Hiru Damatxo plazan. Txistulari-bandak lagunduta kantuan aritu eta Etxadi plazara joan ziren kalejiran. Han batu zitzaizkien Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak. Ez dira oso urrutikoak biak ala biak baina agerian geratu zen ez zutela auzoa ezagutzen. Horrela abestu zuten lehen bertsoaldian: Beñatek: "nik hasieran pentsatzen nuen / txaletak soilik zirela" eta Maialenek jarraian, "nola hemen ez baitan geratzen / Hernaniko autobusa"

Handik Aieteke jauregiaren azpikaldean dagoen kultur-etxera mugitu ziren, leku zoragarria. Kultur-etxea eta publikoa hartu zituzten kantugai. Maialenek: nahiko jende heldua / daukagu korruan / gazteak estudiatzen / daude hor barruan eta Beñatek erantzuna:  beti ez dira horma /  barruan jarduten / atzo gauean nahiko / estudiatu zuten.

Eta handik azken geltokira, Munto plazara. Kantu eta dantzen ostean hasi zen bertsolarien jarduna. Puntutan aritu ziren bizi-bizi eta beste bina bertsorekin agurtu zituzten aietearrak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza