Hitzetik Hortzera 2014-09-26

Udako bertso-giroa lehen saioan

Udako bertso-giroa lehen saioan
Udako jaialdia izango dira mintzagai lehen Hitzetik Hortzeran. Donostia eta Bermeoko bertso-jaialdiak eta hango protagonisten hitzak. Igandean, arratsaldeko 15:00etatik aurrera ETB1-en.
Udazkenean sartu berritan azken hilabeteetako bertso-giroaz arituko da lehen Hitzetik Hortzera. Herriz herri bertsotan ibili direnek kontatuko dute zer moduz joan diren udako plaza hain bereziak.

Donostia eta Bermeoko jaialdiak dira uda amaierako ohiko plazetako bi. Hango bertsoaldi onenak eta kantuan ziren bertsolarien hitzak eskainiko ditu telebista-saioak. Donostian, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Jon Maia, Alaia Martin eta Unai Agirre kantuan Amaia Agirreren agindutara. Bermeon berriz laukotea Bernardo Mandalunizen gidaritzapean, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza eta Arkaitz Estiballes.

Horrez gain, hastear den XILABA Bertsulari Txapelketaren aurkezpena eta gogora ekarri beharreko bertsoaldi zaharrak.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza