Arabako Bertsolari Txapelketarako Aurrekanporaketak 2014-09-29

Zigor Enbeita eta Xabi Igoa dira lehenengo sailkatuak

Zigor Enbeita eta Xabi Igoa dira lehenengo sailkatuak
Kanpezun jokatu ziren lehenengo bi kanporaketak. Atzetik geratu ziren, hurrenez hurren, Irati Anda, Ander Soilozabal, Iker Agirre, Iñaki Tena, Oier Arbina, Iker Olabarrieta, Egoitz Iradier, Unai Gomez eta Iñaki Lertxundi.
 Joan zen larunbatean abiatu ziren 015eko Arabako Bertsolari Txapelketan aritzeko aurrekanporaketak, Kanpezun. Olatz Santocildes aurkezle zela jokatu zen lehendabizikoa, eta honela geratu zen sailkapena:

 Zigor Enbeitak      201 puntu
 Irati Andak         196 puntu
 Oier Arbinak        161,5 puntu
 Iker Olabarrietak   155 puntu
 Unai Gomezek        126 puntu

 Bigarren kanporaketan, berriz, Veroniva Domingo aurkezle zela, honela geratu ziren puntuazioak:

 Xabi Igoak           194 puntu
 Ander Solozabalek    188,5 puntu
 Iker Agirrek         186,5 puntu
 Iñaki Tenak          133 puntu
 Egoitz Iradierrek    126,5 puntu
 Iñaki Lertxundik     100 puntu

 Gauzak honela, Zigor Enbeitak eta Xabi Igoak lortu dituzte zuzeneko lehendabiziko bi txartelak. Beste hiru kanporaketa jokatuko dira datozen asteetan, eta denera 13 bertsolarik lortuko dute aurrera jarraitzea. Hurrengo bi kanporaketak Ozaetako Iduia jauregian izango dira larunbat honetan. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa