Asteko gai nagusiak 2014-09-29

Getaria eta Usurbilgo bertsoak Bertsoa.com-en aste honetan

Bi jaialdietako bertso onenez gain, aste honetan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako xehetasun guztiak eskainiko ditugu eta baita plaza libreko saioei buruzko erreportaia ere, bertsolarien testigantzekin.
Saio ederra eta beroa egin zuten Getarian, Katukale irakurle taldeak antolatuta, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi eta Onintza Enbeitak, Uxue Alberdik gaiak jarrita. Usurbilen ere bertsozaleek gozatu zuten Uxue Alberdi, Julio Soto, Miren Amuriza, Sutrai Colina eta Amets Arzallusekin, Argia Eguna dela eta antolatutako jaialdian. Bi jaialdiotako bertsoaldi onenak izango dira asteon Bertsoa Sareko plazan.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Aste honetan aurkeztuko dute Bizkaiko Bertsolari txapelketa eta xehetasun guztiak jasoko ditugu Bizkaiatik. Astero gisan, erreportaia ere izango dugu eta oraingoan libreko saioen nondik norakoei buruzkoa landuko dugu, ostegunean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza