Katukale irakurle taldeak antolatuta 2014-09-30

Getariako bertsoaldi onenak

Katukale irakurle taldeak antolatuta bertso jaialdia egin zuten ostiralean Getarian. Amets Arzallus, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi eta Onintza Enbeita aritu ziren bertsotan, Uxue Alberdik gaiak jarrita. 200 laguneko aretoa ia beteta, borobil joan zen ekitaldia, eta halaxe igarri zen publikoaren erantzunean ere.
Katukale irakurle taldeak antolatuta bertso jaialdi edera egin zen ostiralean Getarian. Amets Arzallus, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi eta Onintza Enbeita aritu ziren bertsotan, Uxue Alberdik gaiak jarrita. 200 laguneko aretoa ia beteta, borobil joan zen ekitaldia, eta halaxe igarri zen publikoaren erantzunean ere. Uxue Alberdik asmatu egin zuen saioaren planteamenduan eta gaietan eta bertsolariek ere mala berean erantzun zuten.

Zabal eta bertako
Eguneroko gerra txikietaz galdetu zien Alberdik lehenengo lanean lau bertsolariei: 'Gerra haundiak guda txikitan/ irabazi behar dira' borobildu zuen Gaztelumendik. Elkanoren errepresentazioaren gaia etorri zen gero. Getarian lau urtez behin egiten da Juan Sebastian Elkanok munduari itzulia eman eta porturatu zeneko errepresentazioa. Arzallus zen urteetan ardura hori izan duena eta orain semeari, Gaztelumendiri, lekukoa ematea pentsatu zuen... baina hark nahi ez... Amuriza eta Enbeita usainen sentsazioetan barrena jarri zituen Alberdik, memorian gehien irauten dutenak usainak omen direla adieraziz... Usain mota eta haien esanahai desberdinetan barrena aritu ziren. Arzallusek Tortura testigantzak izan zituen kantu gai bakarka, eta bertsoak ez ezik azpimarratzekoa da lehenengo bertsoan hartu zuen ikuspuntua. Amurizari Bizkaiko txapelketa irabazteko arrazoiak eskatu zizkion gai-jartzaileak. Enbeitak atzekoei kantatu zien, euren aurreko bizitzetan zer izan ziren azalduaz. Amuriza eta Gaztelumendi, bi ikasle nerabe, bertso-erdika aritu ziren zortzi puntuko Ternuako doinuan. Izan ziren bertako hitzen esanahiak asmatzea eta itsasoko ezagutza frogak jartzeko ariketak ere, entzuleak biziki eskertu zituenak. Muxutruk joan ziren bertsolariak Getariara, Alberdik saio hasieran adierazi zuenez, "ta diruz pagau ezin den/sentipen bat bat daramagu" bukatu zuen Enbeitak zazpi puntuko agurrean.



Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa