Argia Eguna Usurbilen 2014-09-30

Dizdira bila

Dizdira bila
Larunbatean Argia Eguna ospatu zuten Usurbilen eta egun osoko egitarauaren baitan egin zuten bertso-jaialdia. Julio Soto, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Rosi Lazkano kantuan, Urko Apaolazaren agindutara.Bertsoaldiak bihar ikusgai Bertsoa.com-en.
Egun osoko festaren baitan kokatu zuten Argiako kideek bertso-jaialdia. Argia Eguna zen Usurbilen eta bazkalostean hasi ziren kantuan sei bertsolari; era batera edo bestera Argia aldizkariko kolaboratzaile ere badirena: Julio Soto, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Rosi Lazkano

Erraz nabarmendu zen lotura hori bertsolarien eta Argiaren arteko lotura hori; bai agurretan, baita Urko Apaolazak aurkeztutako gaieta ere.

Ondo hasi zen saioa, Argiako kazetariaren ahotik kantatzea egokitu zitzaion Sustrai Colinari. Lehenedabizi denei banan banan galderak egitea eta gero Ametsen galderei erantzutea. Bero erantzun zuen jendeak eta bazirudien  giroa goraka joango zela; baina gorabeheratsu ibili zen. Bertsotan, gaietan, aldaketa dezente proposatu zituen Urkok eta ez zuen beti bete betean asmatu.

Bukaera aldera berriro gorantz etorri zen saioa. Oso gertukoa eta umoretsua suertatu zen Amets Arzallus eta Julio Sotok lauko handian osatutako ibilbidea jende artera jaitsita. Entzule zoriontsu bila ibili ziren, eta badirudi topatu ere egin zutela.

Ofizioetan ondo aritu ziren orokorrean. Bakarkakoak pisuzkoak ziren  eta beharbada ez zegoen festa eta giroa horretarako prest. Aipatzeko lana Rosi Lazkano, Uxue Alberdi eta Mirene Amurizak koplatan egindako lana: amona, ama eta bilobaren lekutik gorputza, amatasuna.. izan zituzten mintzagai mahai bueltan.

Bukaeran eta perkusioaren laguntzarekin, bertsolariek espresuki egunerako eta Argiarako idatzitako bertsoak kantatu zituzten. Hortik aurrera festak jarraitu zuen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza