Gaur egunean bertsolariak librean botatzen ditu bertso gehien, baita jaialdien zirkuitoan dabiltzanek ere. Nola bizi dituzte bertsolariek libreko saioak? Nola planteatzen dituzte eta zein ezaugarri dituzte? Galdera horiei erantzuteko bi libreko saioetako testigantzak jaso ditugu. Iturenen Joaldunen Eguneko jaian, Miren Amuriza eta Jexux Mari Irazu aritu ziren egun osoz. Donostiako Aiete auzoan, bertso-kantujiran, Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi, goiz-eguerdian. Bideoan beraien gogoetak.
Plaza libreko eta lagunarteko saioak dira gaur egun kopuruz, bertso-plazaren gehiengo oso zabala, hirutik bi gutxi-gorabehera. 2013an, ia 800 saio egin ziren plaza libreak eta lagunartekoak batuta, eta 350 jaialdi, Xenpelar Dokumentazio Zentroak bildutako datuen arabera.
Plaza librekotzat jotzen direnak, ia erabat gai-jartzailerik gabekoak dira, eta lagunartekotzat jotzen direnak ere (bertso-afariak, bertso-bazkariak eta bertso-poteoak nagusiki) asko dira librean egiten direnak, osorik edo zati bat behintzat. Beraz esan liteke, gaur egun ere bertsolariek, jaialdietan gehien dabiltzanak barne, librean kantatzen dituztela bertso gehien.
Bi libreko saiotan jasotako testigantzak datoz bideoan, bertsolariek libreko saioak nola bizi dituzten, nola planteatzen dituzten eta zein ezaugarri dituzten ezagutzeko. Iturenen Joaldunen Eguneko jaian, Miren Amuriza eta Jexux Mari Irazu aritu ziren egun osoz. Donostiako Aiete auzoan, bertso-kantujiran, Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi, goiz-eguerdian. Bideoan beraien gogoetak.