Posonpesenean, 17:00etan 2014-10-02

Larunbatean hasiko da Xilaba Muskildin

Larunbatean ekingo dio Xilaba Bertsulari Xapelketak Xiberoan: Sustrai Colina, Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Xan Alkhat eta Mixel Etxekopar arituko dira bertsotan. Saioa, Muskildiko Posonpesenea aretoan, 17:00etan. Irabazlea finalaurrekoetara sailkatuko da zuzenean. Bertsoa.com-ek twitter bidez zuzenean emango du emaitzaren berri eta astearterako sarean izango dira bertsoaldi onenak.
Larunbatean ekingo dio Xilaba Bertsularien Xapelketak Xiberoan: Sustrai Colina, Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Xan Alkhat eta Mixel Etxekopar arituko dira bertsotan. Saioa, Muskildiko Posonpesenea aretoan, 17:00etan. Irabazlea finalaurrekoetara sailkatuko da zuzenean. Xilaban parte hartuko duten bertsolariak gogoetak jaso ditu Bertsularien Lagunak Elkarteak eta Bertsoa.com-en ere ikusgai daude, Mixel Etxekopar-ena izan ezik, grabaketa arazoak medio.

Bertsolariek egin beharreko lanak
12na bertso puntuagarri
- 8ko handian ofiziotan
- 8ko ttikian ofiziotan
- 2 punturi erantzun, eta hitz bat emanda bertso bat (gehienez 5 puntukoa)
- Kartzela, 10eko ttikian ofiziotan binaka

Gai-jartzen ondoko talde hau aritu da: Amaiur Lujanbio, Iban Falxa, Ihintza Ostolaza, Joana Itzaina, Karlos Aizpurua, Maia Etxart, Maiana Irigoien, Maider Etxart eta Pettan Prebende. Bertsolarien lana epaituko dutenak, ondokoak: Eneko Bidegain, Joakin Arregi, Beñat Soulé, Erik Etxart eta Lierni Elortza

Hurrengo kanporaketak

Senpere, urriak 11
Battitt Crouspeyre
Lur Renteria
Maddalen Arzallus
Maddi Sarasua
Miren Artetxe
Xumai Murua

Aiherra, urriak 18
Eneritz Zabaleta
Odei Barroso
Ortzi Idoate
Ortzi Murua
Patxi Iriart
Ramuntxo Christy



Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza