Larunbatean abiatuko da 2014-10-06

33 parte hartzaile Gai-jartzaile Eskolan

Erantzun zabala izan du Gai-jartzaile Eskolak. Herrialde desberdinetako 33 pertsonak eman dute izena: gai-jartzaile esperientzia handikoak batzuk, urtean herriko edo inguruko saioa aurkezten dutenak besteak eta baita gai-jartzailetzak erakarri eta lan hori probatu nahi duen jende berria ere. Larunbatean hasiko da, Villabonan, Bertsozale Elkartearen egoitzan. Aitor Sarriegi bertsolariak landuko gaia lehen zatian. Bigarrenean, egiturei buruzko praktika izango dira Josu Goikoetxeak eta Amaia Agirrek gidatuta.

Trebatu eta prestigiatu
Gai-jartzaiel Eskolaren helburua, gai-jartzaileak trabatzeaz gain, bada plazako gai-jartzaileen lana eta ofizioa prestigiatzea ere. Baita bertsolari eta ga-jartzaileen arteko harremana sendotzea eta gogoetak partekatzea ere. Ikastaroan alderdi teorikoa eta praktikoa uztartuko dituzte.

Urritik maiatzera, hilean behin saio tematikoak
Gai-jartzaile Eskolak hilean behingo saio tematikoak izango ditu maiatza arte eta horietan gai-jartzailearen zeregina landuko da hainbat arlotatik: jaialdiaren egitura, gaien planteamendua, gorputz espresioa, hitzen erabilera ideologikoa, literaturaren eragina, saioaren formulazioa…Josu Goikoetxeak eta Amaia Agirrek gidatuko dute ikastaroa. Gaiak landuko dituztenak bertsolariak eta idazle munduko jendea izango da:  Aitor Sarriegi, Iñigo Aranbarri, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Harkaitz Cano eta Eider Rodriguez.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza