Fernandoren Urtea da aurten Amezketan eta aste honetan, urriaren 10ean, beteko dira 250 urte bertsolari sonatua jaio zela. Hori dela eta, Fernando Bengoetxearen inguruko hainbat ekitaldi izango da. Ostegunean, Fernandori buruzko hitzaldiak izango dira Joxe Mari Iriondo eta Joxe Mari Oterminen eskutik. Ostiralean, Fernando Bengoetxearen bertsoak kantatuko ditu Eñaut Agirrek, musikaz lagunduta. Larunbatean, Egaña eta Euzkitzeren arteko desafioa emango du ETBk.
Fernandoren Urtea da aurten Amezketan eta aste honetan, urriaren 10ean, beteko dira 250 urte bertsolari sonatua jaio zela. Hori dela eta, Fernando Bengoetxearen inguruko hainbat ekitaldi izango da. Ostegunean, Fernandori buruzko hitzaldiak izango dira: "Fernando: arketipo eta garaikide. Zer izan da Fernando bertsolaritzan, eta euskal gizartean? Eta zer da gaur?" horixe da Joxe Mari Iriondok emango duen hitzaldiaren izenburua. Joxe Mari Oterminek, berriz, "Fernando amezketarra, 1764-2014" liburua aurkeztuko du. Hitzaldiak kultur etxean izango dira, 19:30etatik aurrera.
Fernandoren bertsoak eta afariaOstirala data seinalatua da, Fernando Bengoetxearen jaiotzaren 250. urteurrena hain zuzen ere. Eñaut Agirrek Fernandoren bertsoak kantatuko ditu, Aitor txegak eta Imanol Kamiok musikaz lagunduta. 19:30etan izango da ekitaldia. Gauean, afaria izango da, eskualdeko bertsolariekin.
Larunbatean Egaña eta Euzkitzeren arteko desafioa ETB1n, 22:30etanJoan den irailean Andoni Egañak eta Xabier Euzkitzek bertso desafioa egin zuten, 1802an Villabonan Txabalategi hernaniarrak eta Zabala amezketarrak egin zutena birsortuaz, non Fernandok epaile lanak egin zituen. Ia ordubeteko bertso-jarduna egin zuten Egañak eta Euzkitzek eta ETBk larunbat honetan emango du desafio hura osorik, 22:30etan. Amezketako plazan 900 lagun inguru bildu ziren eta lan ederra egin zuten bi bertsolariek.