Ikerketa bertsolaritzan 2014-10-30

Sariak bertsolaritzari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko

Mintzola Fundazioak, Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, bertsolaritzari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko helburuarekin, 2014an 2.000 ¤ko hiru sari esleituko ditu. Azaroaren 17an amaituko da epea.
Mintzola Fundazioak, Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, 2.000 ¤ko hiru sari esleituko ditu bertsolaritzari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko helburu-arekin. Deialdi honetan, master-amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, baina beste ikerketa-lan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira, geroko tesiak bultzatzeko helburuarekin, horien ikergai nagusia bertsolaritza bada, nahi den jakintza-alorretik ikertua. Nolanahi ere, unibertsitate-irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua.

Azaroaren 17ra arteko epea
Eskariak aurkezteko epea: azaroaren 17a arte. Hautatuen izenak eta ordezkoen zerrenda argitaratzeko eguna: 2014ko azaroaren 28a. Ikerketa lanak amaitzeko epea: 2015eko ekainaren 15a.

Informazio gehiago, hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza