Aurtengoa laugarren edizioa izango da 2014-10-08

Bertso Eskolen Eguna ospatuko da larunbatean Senperen

Eguerdiko 12etan hasi eta goizaldera arte, Euskal Herriko Bertso-Eskoletan dabiltzan kideek elkar ezagutzeko eta festarako aukera izango dute.
 Lesakan ospatu zen lehendabizko Euskal Herriko Bertso Eskolen eguna, orain dela lau urte. Geroztik, Zarautzen eta Markina-Xemeinen ospatu izan da, eta aurten izango da laugarren edizioa, Senperen. Aurreko urteetan bezala, bertso-eskoletako kideek elkar ezagutu eta elkarrekin eguna pasatzeko aukera izango dute. Honako hau da egitaraua:

12:00  Topaketen hastapena Larraldean (Bertsularien Lagunak Elkartean)
13:00-15:30 Bazkaria Larraldean
15:30-17:00 Kantu ibilaldia Senperera
17:00 Xilaba xapelketako kanporaketa saioa
19:00-21:00 Poteoa, Talo jatea, eta kale animazioa
21:00 Pesta Senpereko Gaztetxean

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza