Historia kontalari, bardo eta inprobisatzaileen topaketak 2014-10-09

Jon Maia Kanadan izango da aste honetan

Gaurtik larunbatera bitartean izango dira topaketak Eskozia Berrian. Gaur haurrei zuzendutako emanaldi bat egingo du, bihar "Bertsolari" dokumentala aurkeztuko du eta etzi mahai-inguru batean hartuko du parte.
 Azken urteotan gero eta herrialde gehiagotara joateko aukera izan dute bertsolariek bertsogintzaren eta bertsolaritzaren mugimendu osoaren berri emateko. Aste honetan Jon Maia Kanadan izango da, Eskozia Berrian, munduko historia kontalari, bardo eta inprobisatzaileen topaketa batean. Gaur hasi eta larunbatera bitartean, hainbat herrialdeetako inprobisatzaile, bardo eta ipuin-kontalariekin egingo dute topaketa.

 Jon Maiak hiru ekitalditan hartuko du parte. Gaur haurrei zuzendutako emanaldi bat egingo du. Bihar, berriz, "Bertsolari" filma emango dute eta horren ondoren galderei erantzungo die Jon Maiak. Azkenik, larunbatean mahai-inguru batean hartuko du parte. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza