Hitzetik Hortzera 2014-10-10

Burutik paperera

Burutik paperera
Usurbil eta Oñatiko bertso-jaialdiak eskainiko ditu igandean Hitzetik Hortzerak. Bapatekoaz gain, bertso-jarriak ere mintzagai izango dira telebista-saioan.
Argia Egunaren baitan bertso-jaialdia egin zuten Usurbilen. Rosi Lazkano, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Julio Soto izan ziren kantuan Urko Apaolazaren esanetara.

Argia aldizkarian leku berezia du bertsoak eta astero astero argitaratzen ditu bertso-jarriak. Horren aitzakian, Uxue Alberdi bertsolariaren eta Estitxu Eizagirre Argiako zuzendariaren hitzak jaso dituzte paperean idatzitako bertsoei buruz.

San Migel jaietako saioa urterokoa da Oñatin. Aurten bi herritar izan dira kantuan, Maider Arregi eta Urko Egaña. Horiekin batera Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Alaia Martin eta Unai Agirre.

Hitzetik Hortzera igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1en eta sarean Nahieran atarian.



Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza