Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014-10-10

Galdakaon hasiko da sarea josten

Galdakaon hasiko da sarea josten
Igande honetan, arratsaldeko 17:30ean, Torrezabal aretoan izango da lehenengo kanporaketa. Aitor Bizkarra, Beñat Ugartetxea, Garikoitz Sarriugarte, Ibon Ajuriagojeaskoa, Iñaki Iturriotz eta Julen Erezuma ariko dira kantuan.
 Igande honetan abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. "Josi" lemari jarraiki, Bizkaiko eskualdeak, bertsolariak eta bertsozaleak jostea du helburu. Igandean Galdakaon jokatuko da lehenengo kanporaketa, arratsaldeko 17:30ean. Sei bertsolari aterako dira oholtzara:

 Aitor Bizkarra Ruiz
 Beñat Ugartetxea Ostolaza
 Garikoitz Sarriugarte Onaindia
 Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
 Iñaki Iturriotz Zuluaga
 Julen Erezuma Arzanegi

 Aitor Bizkarra, Garikoitz Sarriugarte, Iñaki Iturriotz eta Julen Erezuma udaberriko eskualdeetako txapelketetatik sailkatu dira. Aitor Bizkarrak, gainera, lehenengo partehartzea du aurtengoa. Ibon Ajuriagojeaskoa eta Beñat Ugartetxea, berriz, orain sartuko dira txapelketan, aurretik Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalista izanak baitira. Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara. Gainerakoek zain geratu beharko dute. Denera bost kanporaketa jokatuko dira, 30 bertsolarirekin, eta hemezortzik lortuko dute hurrengo fasera sailkatzea: euren saioak irabazi dituzten bostek eta puntuazioaren arabera sailkatutako hamahiruk.

 Egin beharreko lanak

 Bertsolariek hamarna bertso kantatu beharko dituzte: zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso; zortziko txikian ofiziotan beste hiruna; puntua emanda bi bertso zortziko txikian eta, bukatzeko, kartzelako lanean gai bati buruzko bi bertso doinu eta neurri librean.

 Sarrerak interneten eta bertan

 Sarrerak internet bidez eskuratu daitezke www.bertsosarrerak.eu atarian. Kanporaketetarako eta finalerako sarrerak erosi daitezke bertan. Bonoa erosteko aukera ere badago.

 Horrez gain, Galdakaon bertan sarrerak erosteko aukera izango da, Torrezabal aretoko txarteldegian, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

 Hurrengo saioa urriaren 19an jokatuko da Gautegiz-Arteagan. Aitor Arrutia, Inazio Vidal, Itxaso Paia, Josu Landeta, Lander Ibarluzea "Aitxulua" eta Oihana Bartra ariko dira bertan kantuan. Informazio gehiago dago kontsultagarri www.bertsozale.eus/bizkaikotxapelketa atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza