Gaur eta bihar izango dira ekitaldiak 2014-10-10

Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar" oroituko dute Errenterian

Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar" oroituko dute Errenterian
Gaur iluntzean Errenteriako bertsogintzaren inguruko hitzaldia emango du Andoni Egañak. Bihar, berriz, "Bidaia bat Joxepa Antoniren bizitzan" ikuskizun berezia eskainiko dute Niessen Kulturgunean. Elixabete Perezek ikertu zuen XIX mendean sortutako bertsolari honen bizitza, eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak unitate didaktiko bat sortu zuen. Gaur egun 600 ikaslek lantzen dute Joxepa Antoni Aranberriren bizitza eta obra.
 Orain artean nahiko ezkutatuta egon den Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar" bertsolari errenteriarraren izena zabaltzeko lanean ari dira azken urteotan. Tartean, Elixabete Perezek bere inguruko ikerketa lan bat egina du, eta Gipuzkoako Bertsozalze Elkarteak ikasleentzako sekuentzia didaktikoa osatu zuen eskoletan lantzeko. Gaur egun 600 ikaslerengana heltzen da unitate didaktiko hau.

 Pausu bat aurrera emate aldera, asteburu honetan Errenterian bertan oroituko dute XIX mendearen erditik XX mende erdira arte bizi izandako bertsolaria, Berdintasunerako Kontseiluak, Xenpelar Bertso Eskolak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bultzatuta. Gaur Andoni Egañak hitzaldi bat eskainiko du Xenpelar Etxean, iluntzeko 19:00etan, Errenteriako bertsogintzaren inguruan.

 Bihar, berriz, "Bidaia bat Joxepa Antoniren bizitzan" ikuskizun berezia eskainiko dute Niessen Kulturgunean, iluntzeko 19:00etan. Jokin Labayenen gidaritzapean, Nerea Elustundo eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"-k kantatuko dute, Igor Arruabarrena eta Eneko Sierra musikariek girotuta.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza