Agenda 2014-10-10

19 bertso-ekitaldi izango dira asteburuan

Gaur Amezketan, Laukizen, Zegaman, Usurbilen, Bermeon, Aramaion eta Ean izango dira hitzorduak; bihar Villabonan, Oiartzunen, Markina-Xemeinen, Aramaion, Lekunberrin, Zubietan eta Donostian eta etzi Basaurin eta Leaburun.
 Bete-betea dator bertso-asteburua. Gaur bertan hitzordu bat baino gehiago daude iragarrita.

 Amezketan, Fernando Amezketarra oroitzeko bi ekitaldi izango dira. Lehendabizi, iluntzeko 19:30ean Eñaut Agirrek Fernandoren bertsoetan oinarritutako emanaldia egingo du, Aitor Atxega eta Imanol Kamioren laguntzarekin. Kultur Etxean izango da saioa. Ondoren bertso-afaria egingo dute, iluntzeko 21etan hasita, Paper Fabrikako elkartean.

 Laukizen haur eta gazteei zuzendutako "Ametsen fabrika" ikuskizun berezia emango dute arratsaldeko 18:00etan Liburutegian.

 Zegaman Atera txapelketako lehenengo fasea hasiko da.

 Usurbilen, Aginaga auzoko festak direla eta, bertso-afari musikatua egingo dute Eliza Zaharrean. Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Alaia Martin, Jon Martin eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" ariko dira kantuan Haritz Casabalek gidatuta eta Ixak Arrutik, Gari Otamendik eta Eneko Sierrak musikatuta.

 Bermeon haur eta gazteei zuzendutako "Galtzagorriei to, Inaxito!" emanaldi berezia izango da 18:30ean Nestor Basterretxea aretoan.

 Aramaion bertso-afaria egingo dute iluntzeko 20:00etan Miren Amuriza eta Agin Labururekin.

 Ean ere bertso-afaria izango da Eako txokoan, Ibon Ajuria, Julen Erezuma eta Arkaitz Estiballesekin.

 Usurbilgo Xoxoka auzoan, azkenik, bertso-afaritan ariko dira Amaia Agirre eta Iker Zubeldia.


 Villabonan bihar hasiko da gai-jartzaile eskola. Aitor Sarriego jaialdien egituraz ariko da 10:00etatik aurrera.

 Oiartzunen, "Mendira" ekimenaren baitan, bertso-eskalada saio berezia izango da iluntzeko 19:00etan Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Aitor Sarriegi eta Jokin Uranga bertsolariekin. Ondoren raperoen saio berezian ariko dira plazan, gaueko 23:00etan, Ekaitz Astiz, Odei Barroso, Invert eta Ander Solozabal, Haritz Casabalek gidatuta.

 Markina-Xemeinen, Feria Eguna dela eta, Gorka Lazkanok eta Iker Zubeldiak saioa egingo dute eguerdiko 13:30ean.

 Aramaion bertso-bazkaria egingo dute eguerdian Kasatxo Elkartean Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano protagonista direla.

 Lekunberrin jaietako bertso-saioa egingo dute herriko plazan iluntzeko 19:00etan. Uxue Alberdi, Andoni Egaña eta Julio Soto ariko dira bertsotan Arkaitz Goikoetxea gidari hartuta.

 Zubietan bertso-bazkaritan ariko dira Jexux Mari Irazu eta Agin Laburu.

 Donostian ere, Amara Berriko jaien baitan, bertso-bazkaria egingo dute. Amaia Agirre eta Alaia Martin dira bertan kantatzekoak.

 
 Bukatzeko, igadean beste bi saio izango dira. Basaurin, jaien barruan, bertso-jaialdia egingo dute iluntzeko 19:30ean Solobarria plazako karpan. Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Beñat GAztelumendi, Oihane Perea eta Jone Uria ariko dira bertsotan. Gai-jartzaile lanetan Aratz Beranoagirre jardungo da.

 Leaburun, berriz, bertso-bazkaria egingo dute Sustrai Colinak eta Jokin Urangak elkartean.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri