Galdakaon jokatu zen atzo 2014-10-13

Beñat Ugartetxea irabazle Bizkaiko lehen kanporaketan

Beñat Ugartetxea mallabiarrak (372,5 puntu) irabazi du Bizkaiko Txapelketako lehen kanporaketa eta finalaurrekoetarako txartela eskuratu du. Bigarren, Ibon Ajuriagojeaskoa izan da, 366,5 punturekin. 250 entzule inguru bildu ziren Galdakaoko Torrezabal aretoan. Bertsoaldi onenak bihar egongo dira sarean, Bizkaiko Txapelketarako atal berezian.
Beñat Ugartetxea mallabiarrak (372,5 puntu) irabazi du Bizkaiko Txapelketako lehen kanporaketa eta finalaurrekoetarako txartela eskuratu du. Ugartetxearekin batean, Aitor Bizkarra, Garikoitz Sarriugarte, Ibon Ajuriagojeaskoa, Iñaki Iturrioz eta Julen Erezuma aritu ziren bertsotan, Maite Berriozabalek aurkeztuta. Orokorrean, saio polita egin zuten bertsolariek eta ariketa guztietan izan ziren detaile aipagarriak.

Sailkapena

•    Beñat Ugartetxea Ostolaza                 372,5 (finalaurrekoetara zuzenean)
•    Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia     366,5
•    Julen Erezuma Arzanegi                     356,0
•    Garikoitz Sarriugarte Onaindia          354,0
•    Iñaki Iturriotz Zuluaga                           337,5
•    Aitor Bizkarra Ruiz                                316,5

Sariak banatzen Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Asier Ibaibarriaga Apoita, eta Galdakaoko alkatea, Ibon Uribe aritu ziren.
Epaimahai lanetan Ander Txakartegi Basterretxea, Andoni Larrea Garai, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea aritu dira eta idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga.


Hurrengo saioak:
Bigarren kanporaketa
Urriak 19. Gautegiz-Arteagan, herriko frontoian, 17:30ean.

Hirugarren kanporaketa
Urriak 25. Mungian, Olalde aretoan, 17:30ean.

Laugarren kanporaketa
Azaroak 2. Mallabian, herriko frontoian, 17:30ean.

Bosgarren kanporaketa
Azaroak 9. Zeanurin, herriko frontoian, 17:30ean.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza