Xilaba Bertsulari Xapelketa 2014-10-13

Maddalen Arzallus nagusi Senperen

Maddalen Arzallus hendairrak irabazi du Xilabako bigarren kanporaketa Senperen. Bigarren Xumai Murua gelditu zen eta Maddi Sarasua hirugarren. Xilabako bertsoaldi onenak bihar ikusgai izango dira Bertsoan.
Larunbatean Senperen jokatu zen Xilaba Bertsulari Xapelketako bigarren kanporaketa. Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua, Xumai Murua, Lur Renteria, Battitt Crouspeyre eta Miren Artetxe aritu ziren oholtzan. Artetxe lehiaz kanpo aritu zen, taldea osatze aldera. Lanak amaituta, Maddalen Arzallusek batu zuen puntu gehien, xapelketarako itzuleran. Bigarren Xumai Murua gelditu zen eta Maddi Sarasua hirugarren. Xilabako bertsoaldi onenak bihar ikusgai izango dira Bertsoan. Battitt Crouspeyre izan zen laugarren eta Lur Renteria bosgarren.

Dagoeneko Sustrai Colina eta Maddalen Arzallus fnalaurrekoetarako sailkatuta daude eta datorren larunbatean Aiherran jokatuko da azken kanporaketa. Han izango dira: Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Ortzi Idoate, Ramuntxo Christy, Patxi Iriart eta Ortzi Murua. Saio Denen Etxea gelan izango da, 17:00etan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu