Arabako Bertsolari Txapelketarako Aurrekanporaketak 2014-10-13

Felipe Zelaietak irabazi du azkeneko saioa

Felipe Zelaietak irabazi du azkeneko saioa
Arabako Bertsolari Txapelketara bertsolari hauek sailkatu dira: Zigor Enbeita, Xabi Igoa, Paula Amilburu, Unai Mendibil, Felipe Zelaieta, Irati Anda, Ander Solozabal, Iker Agirre, Unai Bengoetxea, Peru Abarrategi, Jon Ruiz de Pinedo, Iker Pastor eta Asier Rubio.
 Joan zen larunbatean Elosun jokatu zen 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako azkeneko aurrekanporaketa. Aintzane Irazusta aurkezle zela, honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Felipe Zelaietak       190,5 puntu
 2.- Maria Izagak           161 puntu
 3.- Maddalen Arrausik      137,5 puntu
 4.- Maria Fuentesek        125,5 puntu
 5.- Unai Argotek           124 puntu
 6.- Irati Ruiz de Pinedok  124 puntu

 Guztira bost kanporaketa jokatu dira eta hogeita hamar bertsolarik kantatu dute bertan. Horietatik, bost saioetako irabazleak zuzenean sailkatu dira, eta beste zortzi bertsolari puntuazioen arabera. Horiei orain dela bi urteko finalisten artean izena eman duten bostak batuko zaizkie. Gauzak horrela, honako hemezortzi bertsolari hauek ariko dira 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketan:

 Oihane Perea (2013ko finalista, zuzenean sailkatua)
 Manex Agirre (2013ko finalista, zuzenean sailkatua)
 Iñaki Viñaspre (2013ko finalista, zuzenean sailkatua)
 Ruben Sanchez (2013ko finalista, zuzenean sailkatua)
 Jagoba Apaolaza (2013ko finalista, zuzenean sailkatua)
 Zigor Enbeita
 Xabi Igoa
 Paula Amilburu
 Unai Mendibil
 Felipe Zelaieta
 Irati Anda
 Ander Solozabal
 Iker Agirre
 Unai Bengoetxea
 Peru Abarrategi
 Jon Ruiz de Pinedo
 Iker Pastor
 Asier Rubio

 Txapelketaren aurkezpena urtarrilaren 17an izango da eta martxoaren 21ean jokatuko da finala, Gasteizko Printzipal antzokian.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu