Eduki aurrerapena 2014-10-13

Xilaba eta Bizkaiko txapelketako bertsoak Fernando eta garaiko bertsoak aste honetan sareko plazan.

Informazioaren alorrean, berriz, Bertso Eskolen Eguneko berri eta Igor Elortzaren gogoetak ere jasoko ditu doinu berri sorkuntzari buruz, besteak beste.
Senperen jokatu zen larunbatean Xilaba Bertsulari Xapelketako bigarren kanporaketa eta domekan Galdakaon Bizkaiko Txapelketako lehen kanporaketa. Bi saioetako bertsoaldi onenak izango dira Bertsoan bihar bertan. Horretaz gain, joan den ostiralean bete ziren 250 urte Fernando Amezketarra jaio zela eta Eñaut Agirrek Fernando eta bere garaiko bertsoak kantatu zituen Amezketan, Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikarien laguntzaz. Saio benetan gustagarri horren bertsoaldiak ere eskainiko ditu sareko plazak asteazkenean. Egun horretan bertan, afalondoan Tolosaldeko Harituz taldeak antolatutako saioko bertsoak ere entzungai izango dira.

Informazioaren alorrean Bertsoak eskainiko ditu, besteak beste, Senperen izandako Bertso Eskolen Egunari buruzko xehetasunak eta, ostiralean, Igor Elortzak doinu berriei buruz egiten dituen gogoeta interesgarriak, bereziki 2013an plazatutako doinu berriaren ingurukoak.  


Bertsoa sareko plaza

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza