Joan zen larunbatean Senperen 2014-10-14

Giro ederra Bertso Eskolen Egunean

Aurten laugarren edizioa ospatu da. Eguerdian hasi eta goizaldeko ordu txikiak bitartean, elkar ezagutzeko aukera izan zuten Euskal Herriko hainbat txokotatik hurbildutako bertso-eskoletako ikasleek.
 Giro ederra izan zen Lesakan orain dela hiru urte; jende asko elkartu zen Zarautzen orain dela bi urte eta iaz ere arrakastatsua izan zen Markina-Xemeingoa. Aurten laugarren Bertso Eskolen Eguna ospatu da, Senperen. Euskal Herriko hainbat txokotako bertso-eskoletako 50 bat kide bertaratu ziren eguerdirako. Larraldean egin zieten harrera, eta, bertan bazkalduta, musika eta kantu giroan hurbildu ziren Larreko Kulturgunera, Xilaba Txapelketako kanporaketa entzutera.

 Egun osoko ospakizuna

 Behin kanporaketa bukatuta, Larreko Kulturgunean bertan Elkarteko bolondresek edariak, pintxoak eta bixkotxak eskaini zizkieten bertaratu zirenei. Ondoren, Senpereko Oxtikenea Gaztetxean ordu txikiak arte luzatu zen festa, Bidelapurrak eta Guri5 taldeen kontzertuekin.

 Hala, urtean zehar bertso-eskolan dabiltzan gazteek beste herri batzuetan ere berdin dabiltzanak ezagutzeko parada izan zuten, harremanak estutu eta gozatzeko asmoz. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza