Herri arteko txapelketa Goierrin (Gipuzkoa) 2014-10-15

Gabiriarrak irabazle Zegaman

Gabiriarrak irabazle Zegaman
Gabiriarrak nagusitu dira Goierriko herri arteko txapelketako lehen saioan, Zegaman jokatutako saioan. Harrera beroa eta jendetsua izan du txapelketak. Ostiralean eta larunbatean jarraituko du Atera txapelketak, Ormaiztegi eta Ataunen.
Gabiria, Segura eta Zegamako taldeak aritu ziren Goierriko herri artekoaren lehen saioan, Zegamako Mordoxka tabernan, eta gabiriarrak nagusi. Gabiri 2-ko taldean: Jokin Murua, Gorka Maiz eta Mikel Asurabarrena aritu ziren; Segurakoan, Jon Iturrioz, Mikel Oria eta Eneko Araiztegi; Zegamakoan, Joanes Etxaide eta Gorka Aierbe. Iñigo Atxa aritu zen aurkele lanetan. Landutako agur bereziak eta umorezko lanak izan zituzten hiru taldeek. Jendetza ederra bildu zen ekitaldian eta hasiera indartsua eman zaio Atera Goierriko herri artekoari.

Ostiralean Ormaiztegin eta larunbatean Ataunen
Ostiral honetan Ormaiztegin izango da kanporaketa: Zaldibia-Legorreta, Urretxu 3 eta Ormaiztegi taldeak arituko dira bertan.  Larunbatean, berriz, Ataunen, bertako taldea eta Urretxu 2 lehiatuko dira.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza