Heldu den asteburuan 2014-10-15

Xalbador Egunak Etxahun Iruri omenduko du aurten

Heldu den larunbat eta igandean Xalbador Eguna ospatuko da Urepelen, Fernando Aire "Xalbador" oroitzeko, Deiadarra Elkarteak eta Euskaltzaindia antolatuta. Urtero bezala, Xalbadorrekin batera, beste pertsona bat omenduko dute. Aurtengoa Pierre Bordazarre "Etxahun Iruri" idazle, kantu eta pastoral egilea izango da. Igande bazkalostean bertso jaialdia izango da: Ibai Kapot, Joanes Etxeberria, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II" eta Jose Luis Gorrotxategi. Gai-jartzaile: Joxe Mari Iriondo.
Heldu den larunbat eta igandean Xalbador Eguna ospatuko da Urepelen, Fernando Aire "Xalbador" oroitzeko, Deiadarra Elkarteak eta Euskaltzaindia antolatuta. Urtero bezala, Xalbadorrekin batera, beste pertsona bat omenduko dute. Aurtengoa Pierre Bordazarre "Etxahun Iruri" idazle, kantu eta pastoral egilea izango da.

Bertso jaialdia igandean

Hainbat ekitaldirekin batean, igande bazkalostean bertso jaialdia izango da: Ibai Kapot,  Joanes Etxeberria, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II" eta Jose Luis Gorrotxategi. Gai-jartzaile: Joxe Mari Iriondo.


XALBADOR EGUNA - EGITARAUA

Urriaren 18a, larunbata
· 19:00: Kantaldia: Transhumantzia. François Rosse eta Mixel Etxekopar, Urepeleko elizan.
. 21:00: Afaria. Mixel Etxekoparren kantuekin

Urriaren 19a, igandea
. 09:00: Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, etxola eta Urepele ezagutzeko.
· 10:30: Meza nagusia.
· 11:15: Mahai-ingurua. Jean Mixel Bedaxagar, Allande Etxahun, Luxi Etxekopar eta Mixel Etxekopar arituko dira Etxahun Iruriz.
. 11:30: Larraineko dantzariak, plazan.
. 13:00: Herri kirolak, Donazaharre (Nafarroa Beherea) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) taldeekin. Sokatira, sega, orga altxatzea eta lasto altxatzea.
. 14:00: Bideo emanaldia, Etxahun Iruriren omenez.
· 15:30: Haurren txokoa.
· 15:30: Bertsolariak: Ibai Kapot eta Joanes Etxeberria bertsolari zubetorrak arituko dira. Ondoren, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II" eta Jose Luis Gorrotxategi. Gai-jartzailea: Joxe Mari Iriondo.
· 17:30: Erromeria, trikitilariekin.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza