Harituz Bertsozale Taldea 2014-10-16

"Harituz"-en bideaz hizketan

Badira hilabete batzuk Tolosaldeko bertsolari eta bertsozaleak elkartu eta "Harituz" Bertsozale Taldea sortu zutenetik. Eskualdeko bertsozaletasunaz eta elkartearen lanaz aritu dira Millan Telleria, Unai Mendizabal eta Oihana Iguaran.
 Orain dela hilabete batzuk hasi ziren Tolosaldeko bertsozale eta bertsolariak elkartzen, beren kezkak eta helburuak konpartitzen. Hortik sortu zen "Harituz" Bertsozale Taldea. Hilabete hauetan egindako ibilbidea azaldu zioten Bertsoa-ri Unai Mendizabalek eta Oihana Iguaranek Amezketan joan zen ostiralean taldeak antolatutako bertso-afariaren aurretik. Azaldu zutenez, herrien eta belaunaldien arteko zubi izan nahi dute.

 Millan Telleriaren ibilbideaz

 Bestalde, Millan Telleriak azken urteotan Tolosaldeko bertsozaletasunak izandako eboluzioaren berri eman zuen. Azaldu zuenez, bera hasi zenean Tolosara baino gehiago joaten zen beste eskualde batzuetara, eta herrikide eta bertsokide zuen Anjel Mari Peñagarikanorekin berandu elkartu zen horregatik. Ordutik hona aldaketa igartzen duela dio.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza