Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014-10-16

Gautegiz-Arteagan izango da bigarren hitzordua igandean

Gautegiz-Arteagan izango da bigarren hitzordua igandean
Aitor Arrutia, Inazio Vidal, Itxaso Paia, Josu Landeta, Lander Ibarluzea "Aitxulua" eta Oihana Bartra ariko dira, 17:30etatik aurrera, frontoian.
 Joan zen asteburuan abiatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Galdakaon. Orduko hartan Beñat Ugartetxeak lortu zuen finalaurrekoetarako zuzeneko txartela. Bigarren kanporaketa igande honetan jokatuko da Gautegiz Arteagan, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, frontoian. Honako seikote hau ariko da bertan kantuan:

 Aitor Arrutia Azkueta
 Inazio Vidal Gurrutxaga
 Itxaso Paia Ruiz

 Josu Landeta Egurrola
 Lander Ibarluzea Bikandi "Aitxulua"
 Oihana Bartra Arenas

 Sei bertsolariak udaberriko eskualdeetako txapelketetatik iritsi dira kanporaketetara. Tartean, Aitor Arrutiak Enkarterri/Ezkerraldea eskualdeko txapelketa irabazi zuen eta Oihana Bartrak Hego Uribekoa.

 Egin beharreko lana

 Kanporaketetan bertsolariek denera hamarna bertso kantatu beharko dituzte. Honako Hauek dira ariketak:

 -Zortziko handian ofiziotan hiruna bertso
 -Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
 -Puntua emanda bina bertso zortziko txikian
 -Kartzelako lana: gai bati buruz bina bertso neurri eta doinu librean

 Sarrerak interneten eta bertan

 Ohikoa den moduan, sarrerak internetez eskuratu ahal izango dira www.bertsosarrerak.eu atarian. Kanporaketetako sarrerez gain finaleko sarrerak ere izango dira bertan, eta baita saio guztietarako bonoa ere.

 Horrez gain, saioko egunean bertan, saioa hasi baino ordubete lehenago zabalduko dira txarteldegiak sarrerak erosteko.

 Orain arteko sailkapena

 Kanporaketa bakarra jokatuta, honela dago sailkapena, oraingoz:

 1.- Beñat Ugartetxeak       372,5 puntu (zuzenean sailkatua)
 2.- Ibon Ajuriagojeaskoak   366,5 puntu
 3.- Julen Erezumak          356 puntu
 4.- Garikoitz Sarriugartek  354 puntu
 5.- Iñaki Iturriotzek       337,5 puntu
 6.- Aitor Bizkarrak         316,5 puntu

 Denera bost kanporaketa jokatuko dira. Saioetako bost irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara eta gainerakoek puntuazioen zain geratu beharko dute. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza