Agenda 2014-10-17

Jaialdiak Durangon eta Urepelen

Xilaba eta Bizkaiko txapelketaz gain, jaialdiak eta bertso ekitaldi bereziak ere badira asteburuan. Ohiko jaialdiak gaur Durangon eta igandean Urepelen. Portugaleten bertso-eskolen arteko desafioa eta Usurbilen Andoni Egaña eta Xabier Lizasoren 'Garai hura gara emanaldia'.
Xilaba eta Bizkaiko txapelketaz gain, jaialdiak eta bertso ekitaldi bereziak ere badira asteburuan. Ohiko jaialdiak gaur Durangon eta igandean Urepelen. Bilbon bertso-eskolen arteko desafioa eta Usurbilen Andoni Egaña eta Xabier Lizasoren 'Garai hura gara emanaldia'.

Durangon, gaur, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, eta Alaia Martin arituko dira, Unai Iturriaga gai-jartzen dela. 22:30etan San Agustin Kulturgunean.

Urepelen, igandean, Xalbador Eguna ospatuko da eta bertso-jaialdia egingo da 15:30etatik aurrera:  Amets Arzallus, Ibai Capot, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II",  Jose Luis Gorrotxategi, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbio Gai-jartzailea: Joxe Mari Iriondo.

Portugaleten, larunbatez, bertso-eskolen arteko desafioa egingo da Bizkaiko Zubiaren bi aldeetan: bi aldeetan (Areeta eta Portugalete) Algortako Bertsolari Eskola, Kilika Bertso-eskola eta Zallako Bertso-Eskolak hartuko dute parte. 12:00etan.

Agendari buruzko informazio xehea hemen

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza